ekorketa
- 1. Fis.
Espektrometrian, tarte jakin bateko maiztasun guztietan aztertu nahi den propietatea (substantzia baten infragorriko xurgapena esaterako) sekuentzialki arakatzea.
Espektrometrian, tarte jakin bateko maiztasun guztietan aztertu nahi den propietatea (substantzia baten infragorriko xurgapena esaterako) sekuentzialki arakatzea.
Zerrenda bateko elementu guztiak edo fitxategi bateko erregistro guztiak aztertu. Oro har, informazioa bilatzeko sistemaren barruan egiten da; elementuak banan-banan hartu, eta aurrez ezarritako baldintza bat edo baldintza-multzo bat betetzen duen aztertzen da.
Elektroi-izpiak, telebista, radar edo beste oszilografo katodiko baten gainean, irudia eratzeko helburuarekin egiten duen bidea.
Irudia analizatzeko (kameran) edo erreproduzitzeko (pantailan) elektroi-sortak egiten dituen mugimendu sinkronizatuen multzoa. Telebista-sistemetan, ikusleari mugimendu jarraituaren sentsazioa emateko (25 fps edo irudi segundoko), elektroi-sortak sistemaren arabera aldatzen den lerro-kopuru jakin bat (819, 625) ekortzen du segundoko, ezker-eskuin eta goitik behera.