ekimosi
Larruazalean kolpe baten, hotz handiaren eta abarren ondorioz sortzen den kolore iluneko gunea. Larruazalpeko zelula-ehunera odola igarotzearen ondorioz edo larruazalpeko kapilarrak haustearen ondorioz gertatzen da. Lesioak, hedaduraren arabera, egunak edo asteak behar ditu desagertzeko, eta kolorea ere aldatuz doa (morea, ubela, marroixka, berdexka eta horixka).