ekaitz-txori
- 1. Zool.
- sin. milabarrika
Hidrobatidoen familiako itsas hegazti prozelariformeen izen arrunta. Enararen tamaina eta antza dute. Lumajea iluna izaten da, ipurtxuntxur zuria izan ezik. Azkar hegan egiten dute eta igeri egiten ere badakite. Bizitza osoa itsasoan ematen dute eta ugaltzeko baino ez dira lehorreratzen.