eiektore

1. Teknol.

Fluido baten zurrusta bat, hala nola aire- edo lurrun-zurrusta bat, erabiliz, beste fluido bat edo masa jariakor bat arrastatu eta dagoen tokitik aterarazten duen tresna. Haizebide konbergente batek atera beharreko fluidoa dagoen ganberara bideratzen du zurrusta, eta, gero, zurrusta tobera dibergente baterantz abiatzen da. Fluido eragileak (aireak, lurrunak eta abarrek), lehen haizebidetik pasatzean, abiadura hartu eta presioa galtzen du. Ganberatik pasatzean, hutsa sortzen du, eta huts horrek arrastatu egiten du ganberan dagoen beste fluidoa.