eguzki-zelula
- 1. Elektron.
- sin. zelula fotovoltaiko
Argi-erradiazioa zuzenean elektrizitate bihurtzen duen gailua, modulu fotovoltaikoen oinarrizko atala dena. Bi xafla erdieroale motaz osatuta dago. Xafla bateko sare kristalinoan elektroi gehiegi daude (n-geruza), eta beste xaflako sarean gutxiegi (p-geruza). Fotoiek, zelulara heltzean, xafletako elektroiak kitzikatzen dituzte, eta elektroi batzuek balentzia-bandatik eroapen-bandara igarotzeko beste energia eskuratzen dute. Elektroien eta horiek utzitako zuloen mugimenduak korronte elektrikoa sorrarazten du. Zelula fotovoltaikoetan gehien erabiltzen den materiala silizioa da (monokristalinoa, polikristalinoa eta amorfoa). Erabiltzen hasi diren beste erdieroale batzuk kadmio sulfuroa eta galio artseniuroa dira.