eguzki-panel
- 1. Teknol.
- sin. panel fotovoltaiko, modulu fotovoltaiko
Elektrikoki konektatuta dauden hainbat modulu fotovoltaikoren eta hauen konexio-mekanismoen multzoa. Elkarrekin konektaturiko panelek sorgailu fotovoltaikoa osatzen dute eta, sistema osagarriekin batera (erreguladore-bihurgailuak eta metatze-sistemak), eguzki-instalazio fotovoltaikoa.
Batzuetan, panel fotovoltaiko eta modulu fotovoltaiko terminoak baliokidetzat erabiltzen dira.