egoera-funtzio

1. Fis.
sin. egoera-aldagai

Sistema baten egoera termodinamikoa definitu eta deskribatzen duen magnitudea, sistemaren egoera-ekuazioan erabil daitekeena. Egoera-aldagai bat ez da egoera batera iristeko sistemak egin duen ibilbidearen mendekoa, hasierako eta bukaerako egoeren mendeko baizik. Egoera-aldagaiak sistemaren barne-egoerarekin erlazioa duten magnitude behagarriak dira, hala nola tenperatura, presioa, bolumena eta abar.