duna
- 1. Geol.
Haizeak garraiatutako harea metatzean eratutako muinoa. Batez ere itsasbazterrean eta basamortuan sortzen dira, haizearen abiadura jaitsi eta harea garraiatzeko ahalmena gutxitzen den lekuetan. Altuera gutxikoak edo 300 m bitartekoak izan daitezke. Haizealdean 5-12° arteko inklinazioa izaten dute, eta haizebean 30-33° artekoa. Forma askotarikoak daude.