2. Teknol. Mek.

Makina edo egitura batean bata bestean ahokatu edo mihiztatu behar diren bi piezaren dimentsioen arteko aldearen erlazioa. Ahokaduraren kalitatea ahokatu beharreko piezetan erabilitako perdoien araberakoa da. Adibidez, zilindro baten eta haren barnean atzera-aurrera ibili behar duen pistoi baten kasuan, bietako baten neurriak onartutako perdoia gainditzen badu, piezak ezin izango dira ahokatu.

3. Teknol. Mek.

Pieza mekaniko bati, beste batekin lotu ahal izateko, beharrezko neurri zehatza ematea.