2. Fis.
sin. sakabanatze

Argi-izpi bat errefrakzioz uhin-luzera desberdineko osagaitan banatzea.

3. Fis.
sin. sakabanatze

Oro har, uhinek edo partikulek bere ibilbidea aldatzea zeharkatzen duten inguruneko ezaugarri, fenomeno edo partikulen eraginez; zehazki, partikula batek ibilbidea aldatzea beste partikula batekiko talkaren edo interakzioaren eraginez.

4. Fis./Ingur.
sin. sakabanatze, barreiatze

Kutsatzaileak, fenomeno mekanikoek eraginda, fluido batean zehar garraiatzea. Adibidez, itsasoan, toki batean isuritako petrolioa itsaslasterren, olatuen eta haizearen eraginez hedatzea eta beste toki batzuetara iristea.

5. Kim.

Substantzia batek eta beraren barnean uniformeki sakabanatuta dagoen beste batek osatutako sistema.