dislokazio
Gauza bat, gorputzeko hezur bat batez ere, bere tokitik ateratzea.
- en dislocation, luxation
- es dislocación, luxación
- fr dislocation, luxation
- 2. Miner.
Zuzen baten inguruan gertatzen den akats-metatzea, zeinaren bidez kristalaren atomo batzuk lerrokatuta egoteari uzten baitiote. Dislokazio bati lotutako deformazioaren norabidea eta lekualdatzea Burgers bektorearen (b) bidez adierazten dira. Burgers bektorea (b) eta dislokazio-lerroa (L) perpendikularrak direnean, ertz-dislokazio deritzo, eta paraleloak direnean, dislokazio helikoidal.
- en dislocation
- es dislocación
- fr dislocation