disjuntzio
- 1. Log.
Bi proposizioren arteko erlazioa, zeinean eratutako proposizio konposatua egiazkoa izan dadin osagai diren proposizio bakunetako batek gutxienez egiazkoak izan behar duen ("edo"; ∨ ikurrez adierazia). Proposizio konposatua (p ∨ q) p eta q osagaiak aldi berean faltsuak direnean bakarrik da faltsua.