diseinu
- 1. Orok./Teknol.
Egitekoa den zerbaiten izaera, osaera eta ezaugarriak aurrez deskribatzen dituen eredua, eskuarki hura gauzatzeko modua eta urratsak ere kontuan hartzen dituena. Diseinuaren gaia askotarikoa izan daiteke: gailua, egitura, sistema, saiakuntza, prozesu, teknika... Diseinuak egitekoaren izaera, ezaugarriak, forma, osagaiak, funtzionamendua edo urratsak deskribatu ohi ditu. Diseinua beharrezkoa da hainbat arlotan eta jardueratan (ikerkuntzan, ingeniaritzan, software-garapenean...).