determinante
- 1. Mat.
Matrize karratu bati esleitzen zaion zenbakizko balioa; A matrize karratua emanik, det A edo | A | adierazten da. Matrizearen zutabe edo errenkaden kopurua determinantearen ordena da. Determinantea kalkulatzeko batuketa bat egin behar da honela: batugai bakoitzean zutabeen eta errenkaden osagai bana hartu eta biderkatu behar dira; biderkadura bakoitzari zeinu bat, + edo −, egokitzen zaio kontuan hartzen diren osagaien arabera; horrela osatutako biderkadura horiek dira batu behar direnak determinantea lortzeko. Determinantea n ordenakoa bada, batuketan n! batugai egongo dira.
Bi ordenako determinantea:
Hiru ordenako determinantea: .