desertu
- 1. Ekol./Geogr./Geol.
- sin. basamortu
Euri urriaren ondoriozko klima-ezaugarriak direla bide, landare- eta animalia-populazio txikia duen lurralde lehorra. Urteko prezipitazio-kantitatea 200 mm-tik beherakoa izaten da eta landareek lurzoruaren % 5 baino gutxiago estaltzen dute. Eguneko eta gaueko tenperaturen artean alde handia izaten da. Lurrunketa eta higadura mekanikoa handiak dira.