demo

1. Inform.

Garatua izaten ari den produktu batek aurrerago eskainiko dituen aukerak edo, bestela, jada merkatuan dagoen eta promozionatu nahi den programa baten edo horren zati baten funtzioak eta erabilera erakusten dituen programa. Jatorrizko programaren funtzio asko ez dira erabilgarriak edo oso mugatuak dira. Gehienek erabilera-epea izaten dute eta, askotan, programa-ale baten erabiltzaile-kopurua ere mugatua izaten da.