delta
- 1. Geogr./Geol.
Ibaiek garraiaturiko eta beren bokaletan metaturiko sedimentu-gorputza. Delta ibai-bokalean hasi eta itsasoan edo lakuan barneratzen da. Deltak eratu ahal izateko, itsasoak edo lakuak olatu eta korronteen bitartez barreiatzen duen sedimentu kantitateak txikiagoa izan behar du ibaiak isurtzen duena baino.