deformazio

1. Geol.

Esfortzu tektonikoen aurrean arroka-bolumenek edo arroka-osagaiek jatorrizko egoeratik azkeneko egoera bitartean pairatzen duten orientazio- edo eite-aldaketa. Deformazioak tolesak, failak edo bestelako egitura geologikoak eratzen ditu. Deformazio terminoa adiera orokorrean erabiltzen da; strain termino ingelesa aldiz, adiera hertsiagoan erabiltzen da, objektu- edo arroka-zati baten eite-aldaketa adierazteko, alegia.

Deformazioaren osagaiak
Deformazioaren osagaiak

2. Mat.

Irudi geometriko batek pairatzen duen dimentsio-aldaketa jarraitua.


3. Mater.

Ezarritako indarren eraginez, material batean gertatzen diren tamaina- edota forma-aldaketa. Indarra desagertzean materiala jatorrizko tamaina eta formara itzultzen bada, deformazioa elastikoa da; hala ez bada, iraunkorra edo plastikoa. Bi horien arteko muga elastikotasun-muga da.


4. Med.

Gaixotasun edo lesio baten ondorioz, edo jaiotzetik, gorputz osoaren edo haren zati baten desitxuratzea, akatsa edo malformazioa.


1. Geol.
Esfortzu tektonikoen aurrean arroka-bolumenek edo arroka-osagaiek jatorrizko egoeratik azkeneko egoera bitartean pairatzen duten orientazio- edo eite-aldaketa. Deformazioak tolesak, failak edo bestelako egitura geologikoak eratzen ditu. Deformazio terminoa adiera orokorrean erabiltzen da; strain termino ingelesa aldiz, adiera hertsiagoan erabiltzen da, objektu- edo arroka-zati baten eite-aldaketa adierazteko, alegia.

Deformazioa Edit

Egilea: Pablo Puelles

DEFORMAZIOA

Esfortzu-eremu baten ondorioz gorputz geologiko batean sortzen diren aldaketa fisikoen multzoa da deformazioa. Aldaketa horien isla egitura geologikoak dira, failak, tolesak, foliazioa, lineazioa eta boudinagea, esate baterako. Deformazio-kopurua berbera bada arroka osoan zehar, deformazioa homogeneoa da. Egoera horretan, hasieran zuzenak eta elkarrekiko paraleloak ziren lerroek zuzenak eta paraleloak izaten jarraitzen dute egoera deformatuan. Baldintza geometriko hori betetzen ez bada, deformazioa heterogeneoa da.

Gorputz geologiko batek egokitutako deformazioaz aritzen denean, bi termino ezberdintzen dira: deformazio finitua, momentu zehatz batean gorputzak erakusten duen deformazioa, eta deformazio progresiboa, arrokaren historia geologikoan zehar gorputzak erregistratutakoa. Deformazio finituak, beraz, ez du zertan eman deformazio progresiboaren berri. Hau da, gorputz batean bi tolestura-prozesuk eragin dezakete orientazio berean, eta deformazio finituan toles bakar bat ikus dezakegu. Kasu horretan, zaila izango da argitzea prozesu bakoitzaren eragina.

Deformazioaren osagaiak

Deformazioak lau osagai ditu, translazioa, biraketa, distortsioa eta dilatazioa, hurrenez hurren.

grafikoak1

Deformazioaren osagaiak

Translazioak erreferentzia-sistema batean gorputzaren koordenatuak aldatu direla adierazten du. Biraketa-osagaia, erreferentzia-sistema berean, gorputzaren errotazioarekin erlazionatzen da. Distortsioak gorputzaren forma-aldaketaren berri ematen du, eta dilatazioak bolumen-aldaketarena. Geologian deformazio terminoa bi eratan erabiltzen da: lau osagaiak ezagunak direnean edo soilik azkeneko biak neurgarriak direnean. Ingelesez, aldiz, terminologia zehatzagoa da. Deformation terminoak lau osagaiak barne hartzen ditu, eta strain terminoak soilik distortsioa eta dilatazioa.

Deformazio-parametroak

Deformazioa kuantifikatzeko, luzera-, angelu- eta bolumen-aldaketak neurtzen dira:

  • Luzera-aldaketa. Hau neurtzeko, nagusiki hiru parametro hauek erabiltzen dira: estentsioa e = l l 0 l 0 , elongazioa q = l l 0 = 1 + e eta elongazio koadratikoa λ = θ 2 = ( 1 + e ) 2 , non l 0 zuzenaren hasierako luzera den eta l zuzen deformatuarena. Egoera deformatuan zuzena luzatzen bada, e > 0, θ > 1 eta λ > 1 izango dira. Zuzena laburtzen bada, ostera, e > 0, θ > 1 eta λ > 1 izango dira. Azkenik, zuzenak luzera-aldaketarik jasotzen ez badu, e = 0, θ = 1 eta λ = 1 izango dira.

  • Angelu-aldaketa. Deformazio angeluarra edo zizailazko deformazioa neurtzen duen parametroa γ = tan  ψ da. ψ angelua neurtu ahal izateko, hasieran elkarrekiko perpendikularrak ziren bi zuzenei erreparatu behar zaie. Egoera deformatuan zuzen horiek perpendikularrak ez badira, perpendikulartasunetik desbideratze-angelua ψ angelua da.

  • Bolumen-aldaketa. Dilatazio-parametroak D = DV = V V 0 V 0 gorputz geologikoak jasandako bolumen-aldaketa neurtzen du; V oraingo bolumena da, eta V 0 , deformatu gabeko egoerakoa. D parametroa positiboa izango da, gorputz deformatuaren bolumena handiagoa bada, eta negatiboa, kontrako kasuan.

Deformazio-elipsoidea

Geologian, deformazio-egoera definitzeko, deformazio-elipsoidea erabiltzen da. Deformazio-elipsoidearen X, Y eta Z ardatzak gorputzak pairatutako luzatze maximoarekiko, ertainarekiko eta minimoarekiko paraleloak dira, hurrenez hurren. Nolabait, elipsoide honek islatzen du esfortzu-eremu baten eraginpean erradio-unitateko esfera batek hartuko lukeen geometria. X, Y eta Z elkarrekiko perpendikularrak dira, eta, egitura geologikoekin erlazionatuz, X luzatze-lineazioarekiko paraleloa da, eta Z-rekiko perpendikularra den XY deformazio-planoa foliazio-planoa litzateke.

Deformazio-elipsoidearen ardatzen balioak e, θ  edo λ  parametroen bidez eman daitezke, X ≥ Y ≥ Z izanik. Deformazio-elipsoidearen geometria k = a 1 b 1 parametroak adierazten du, eta Flinn diagraman irudikatzen da. Diagrama horretan, a = X Y = θ x θ y b = Y Z = θ y θ z parametroarekiko errepresentatzen da, eta θ x , θ y eta θ z X, Y eta Z-rekiko paraleloan neurtutako elongazioak dira.

 Deformazio-elipsoidea, geometriaren arabera, prolatoa (errugbi-baloi itxurakoa), oblatoa (tarta-itxurakoa) edo esferikoa izan daiteke, bitarteko geometriak posibleak badira ere. Oblatoak direnek lautzearen bitartez egokitutako deformazioa adierazten dute (foliazioa, adibidez); prolatoak, aitzitik, konstrikzio-prozesuek eragin duten adierazleak dira (luzatze-lineazioa, adibidez). Deformazio-elipsoide esferikoek, bere aldetik, forma-aldaketarik gabeko bolumen-aldaketa gertatu dela adieraziko dute.

Deformazio-prozesu batean deformazio-ardatz nagusien orientazioa aldatzen ez bada, deformazioa zizaila purua, biragabea edo ardazkidea dela esaten da. Kontrako kasuan, deformazioa zizaila bakuna edo biraduna izango da.

grafikoak2

Zizaila purua (a) eta zizaila bakuna (b)

Deformazio-egoerak

Deformazio-egoera posibleak taula honetan zerrendatzen dira:

grafikoak3