buru
- 1. Anat./Zool.
Gizakiaren edo animalien gorputzaren goiko edo aurreko atala; han daude ahoa, zentzumen-organoak eta nerbio-zentro garrantzitsuenak.
- 2. Bot.
- sin. buruxka
Loreak pedunkulurik gabeak eta ardatz nagusi batean zehar kokatuak dituen infloreszentzia mugagabea. Bakuna izan daiteke (berbena-belarrarena adibidez) edo konposatua, hau da, buruxka bakun anitzez osatua (gariarena adibidez).
- 3. Kim.
Hidrokarburo-nahaste baten parterik arinena edo lurrunkorrena, zutabe batean lurrunketaz nahastetik lehenbizi bereiziko dena.