buloi
- 1. Teknol.
- sin. berno
Metalezko pieza zilindrikoa, ardatz gisakoa, metalezko edo zurezko bi pieza elkarri atxikita eusteko balio duena. Mutur batean burua du (biribila, karratua edo hexagonala), eta beste muturrean zulo bat du, txabeta edo ziri bat sartzeko. Bestela, pieza hariztatua izan daiteke (torlojua), eta mutur batean burua izan eta beste muturra libre izan, zirrindola bat eta azkoin bat sartuta piezak elkarren kontra estutzeko. Giltzadura lauetan, ardatz gisa erabil daiteke; orduan, lotzen dituen bi piezei eusten die, baina bata bestearekiko biratzeko aukera ematen die.