bromo

1. Kim.
Zenbaki atomikoa 35 duen elementu kimikoa. Halogenoen taldeko ez-metal likido gorri iluna da.

Bromoa Edit

Egilea: Elhuyar

BROMOA

Lurrun pozoitsu eta narritagarriak ematen ditu, eta oso erreaktiboa da. Naturan beste elementu batzuekin konbinatuta baino ez da aurkitzen. Sintesi organikoan eta plastikoetan erabiltzen da batez ere, baina baita medikuntzan eta argazkigintzan ere. Merkurioa eta biak dira tenperatura normalean likido diren elementu sinple bakarrak. Ur-litro batean 35 g bromo disolbatzen dira gutxi gorabehera, eta, hala, bromo-ura lortzen da. 200-400 °C-an hidrogenoarekin erreakzionatzen du (HBr). Metal gehienekin elkartzen da zuzenean bromuroak eratzeko. Amoniako, hidrogeno sulfuro eta molekula organikoekin erreakzionatzen duen oxidatzailea da. Kloroak oso erraz desplazatzen du bromoa bromuroetatik, eta propietate hori aprobetxatzen da bromoa lortzeko.