briofito
- 1. Bot.
Gehienetan lurtarrak izaten diren zenbait landare klorofiladunez esaten da. Gametofito haploideen eta esporofito diploideen arteko belaunaldi-txandaketa dute. Bere barnean goroldioak eta hepatikoak hartzen dituen Bryophyta dibisioa osatzen dute.