bozelketa
- 1. Teknol.
Eskulangintzan, xafla-formako metal bigunak (urrea, zilarra, letoia, eztainua) eta antzeko materialak (larrua) lantzea, erliebezko marrazki apaingarriak lortzeko. Zizel finak erabiliz, xafla atzealdetik lantzen da, euskarri bigun batean jarrita, hau da, negatiboa eginez. Industria-prozesuetan, biraketa-ardatz bat duten metalezko pieza barne-hutsak egiteko eragiketa. Tornu berezi batean egiten da (sakatzeko edo bozeltzeko tornua), piezari eman nahi zaion forma duen ar baten kontra zenbait aldiz zapalduz. Ontzigintzan, galdaragintzan eta abarretan erabiltzen da.