bobido
- 1. Zool.
Artiodaktiloen ordenako zenbait ugaztunez esaten da. Hausnarkariak dira, eta adarrak hezur frontalaren irtenguneak diren hezurrezko muinez eta adarkizko estalki batez osatuta daude. Behi, ardi, ahuntz, sarrio, mufloi, antilope, gazela eta abar biltzen dituen Bovidae familia osatzen dute.