blokeo
- 1. Meteorol.
Eskala handiko prozesu atmosferiko baten ondorioz, zikloiek eta antizikloiek latitude ertainetan izan ohi duten ekialderanzko mugimendua oztopatzea.
Eskala handiko prozesu atmosferiko baten ondorioz, zikloiek eta antizikloiek latitude ertainetan izan ohi duten ekialderanzko mugimendua oztopatzea.
Tresna, sistema edo osagai bat erabiltzea edo horretara sartzea eragoztea. Batzuetan, erabiltzaileak berak erabaki dezake tresna bat blokeatzea. Adibidez, telefono mugikorrak eskaintzen duen zerbitzu baten, batzuen edo guztien funtzionamendua aldi baterako geldiaraz dezake, besteak beste, teklak oharkabean ez sakatzeko edo baimenik gabe inork telefonoa ez erabiltzeko. Beste batzuetan, zerbitzu-hornitzailearen erabakia izaten da. Adibidez, erabiltzaileak telefonoa galtzen duenean, telefono-konpainia arduratzen da horren funtzionamendua geldiarazteaz; horretarako, telefono-aparatua bera edo SIM txartela blokea ditzake. Halaber, telefono-konpainiak erabiltzaileari ordaindu ez duelako blokea diezaioke telefonoa. Banku elektronikoan, erabiltzailearen identifikazioa eta pasahitza hiru aldiz gaizki sartuz gero, kontu elektronikoa blokeatu egiten da.