bizeps
- 1. Anat.
Bi buru edo iturburu eta bi tendoi independente dituen muskulua. Bi bizeps daude: besokoa eta izterrekoa Lehena humeroaren aurreko aldean dago, eskapulan du sorrera, eta besoa eta besaurrea tolesten ditu. Izterreko bizepsa izterraren atzeko aldean dago.