2. Metal.

Galdaketa- edo forja-lanetan, molde edo matrizearen junturetatik metal urtua irtetean piezaren inguruan gelditzen den gehiegizko materiala, orri-formakoa. Bizarrak txikiak baina oso zorrotzak izaten dira normalean, eta ezinbestekoa izaten da kentzea.

3. Meteorol.

Haize-geziaren aldamenean haizearen abiadura adierazteko jartzen den marratxoa.

4. Zool.

Zenbait arrainen burutik hedatzen den ukimen-luzakina.

5. Zool.

Baleen goiko masailezurrari atxikitako adarkizko xafla gogor eta malguetako bakoitza.

6. Zool.

Luma-zuztarretik lapranean hedatzen den hari-formako egitura.

7. Zool.

Zenbait animaliatan aho azpian eta masailetan ateratzen den ile-multzoa. Esaterako, ahuntzetan, beheko masailezurra estaliz larruazaletik zintzilik dagoen ile-multzoa.