birziklapen

1. Ingur./Teknol.
sin. birziklatze

Tratamendu osoa edo partziala hartu duten hondakin-uren parte bat aurreko arazte-urrats batera itzularaztea.

2. Ingur./Teknol.
sin. birziklatze

Hondakina edo hondakinaren zenbait gai produkziorako lehengaitzat erabiltzea, dela produktu bera egiteko dela beste zerbaitetarako, hartara lehengai gutxiago kontsumituz eta hondakin gutxiago sortuz.

2. Ingur./Teknol.
Hondakina edo hondakinaren zenbait gai produkziorako lehengaitzat erabiltzea, dela produktu bera egiteko dela beste zerbaitetarako, hartara lehengai gutxiago kontsumituz eta hondakin gutxiago sortuz.

Birziklatzea Edit

Egilea: Elhuyar

BIRZIKLATZEA

Birziklatzearen funtsezko ideia da materiaren osagaiak ahalik eta gehien gordetzea, egitura eta konposizio bereko produktuak ekoitzi ahal izateko. Materia degradatzen denean, horren emaitza diren gaiak erabiltzeari ezin zaio birziklatze esan, eraldaketa itzulezina baita, hots, materiaren jatorrizko izaera galdu egiten baita. Ildo horretatik, energiaren berreskurapena (errausketa) ez da kontuan hartzen birziklapenaren baitan; bai, ordea, birziklapen organikoa (konposta egitea).

Material-motari dagokionez, beira da birziklatzeko eta berrerabiltzeko materialik egokiena, zalantzarik gabe. Tona bat beira ekoizteko, 130 kg petrolio behar dira gutxi gorabehera. Beira birziklatuz, beraz, petrolio-kantitate handia aurrez daiteke. Beira oso-osorik birzikla daiteke, eta prozesua mugarik gabe errepikatu ere bai.

Aluminioaren kasuan, birziklatzearen abantaila nagusia energia aurreztea da. Izan ere, aluminioa birziklatuz gero, bauxitatik (naturan dagoen aluminio-mineral nagusia) ateratzeko erabili behar diren prozedurak saihesten dira, eta energiaren % 95eraino aurrez daiteke.

Paperaren eta kartoia izan ziren birziklatzen hasi ziren lehen materialetako batzuk. Lehengaia aurrezten da batetik (tona bat paper birziklatuta, 13 zuhaitz moztea saihets daiteke), eta paper berria egiteko behar den energiaren % 70 eta uraren % 15 ere bai.

Material polimerikoz, plastikoz, egindako bilgarriek zenbait arazo dituzte birziklatzeko, batez ere konposizio konplexua izaten dutelako daudelako, eta ezaugarri desberdinak dituztelako. Gainera, material-mota hau ezin da etengabe birziklatu, ziklo bakoitzean ezaugarriak pixka bat aldatu egiten baitira. Normalean, beste aplikazio batzuetarako erabiltzen da birziklatutako plastikoa: azpilak, botilak, tutuak, bidoiaketa abar. Gehien birziklatzen den plastikoa polietilenoa da.

Zaborren atal organikoa, berriz, konposta egiteko erabil daiteke. Prozesuan hondakin organikoak aerobikoki deskonposatzen dira. Beste aukera bat digestio anaerobioan oinarritutako tratamendua da; materia organikoa deskonposatzeaz gain, erregai gisa erabil daitekeen biogasa ekoizten da.

Aipatutakoez gain, badira birzikla daitezkeen beste hondakin batzuk ere: ehunak, automobilen olioa, bateriak, obretako hondakinak, erradiografiak, etxeko tresnak eta abar.