birrefringentzia

1. Fis.
sin. errefrakzio bikoitz

Eraso-izpi bakar batetik bi errefrakzio-izpi sortzea. Bi errefrakzio-izpiak plano perpendikularretan polarizaturik daude eta abiadura desberdinekoak dira. Argiaren abiadura norabide guztietan berdina ez den materialetan gertatzen da, hau da, errefrakzio-indize anisotropikoa duten materialetan.

2. Fis.

Birrefringentzia-fenomenoa gertatzen denean, errefrakzio-indize handienaren eta txikienaren arteko kendura.