birabarki
Zuloak egiteko esku-erreminta, U-formako gider batez eskuz birarazten den ginbalet batek osatua. Zurezko piezetan edota harrietan zuloak egiteko erabiltzen da, batez ere. Muturrean ginbalet-etxea du, egin beharreko lanen araberako ginbalet-motak lotzeko.
Bielak giltzatzeko ukondoz (biraderaz) osatutako ardatza. U-formako ukondoak direla eta, zulatzeko birabarkiaren forma gogorarazten du. Bielaren atzera-aurrerako higidura biraketa-higidura bihurtzen du birabarkiak. Hala gertatzen da eztanda-motorretan. Birabarkia da ibilgailuaren ardatz eragilea, eta hari lotzen zaizkio beste osagarriak ere, hala nola alternadorea, haizagailua, espeka-ardatza eta abar. Alderantzizko funtzioa ere izan dezake: biraketa-higidura atzera-aurrerako higidura bihurtu.