biolazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Belarkarak edo zurezkoak dira, eta hosto txandakatu eta sinpleak, eta lore dialipetalo eta zigomorfikoak dituzte. Fruitua baia-motakoa da. Bioletak eta pentsamenduak hartzen dituen Violaceae familia osatzen dute.