2. Fis.

1/2 spineko sistema kuantiko baten egoera, non spinak bi balio har ditzakeen: +1/2 eta 1/2. Esaterako, atomoan l zenbaki kuantiko bereko elektroiak bikote egoeran daude. Eremu magnetikorik ez badago, bi egoerek energia bera dute. Eremu magnetikoan berriz, energiok desberdinak dira. Horixe da Zeemann efektuaren esplikazioa.

3. Fis.

Bi osagaiz osatutako leiarra. Osagai bakoitza leiar bakuna da, eta elkarri atxikita daude. Eskuarki, leiar-bikoteak erabiltzen dira leiar bakunenak baino aberrazioak txikiagoak lortzeko, osagai batek eragindakoa beste osagaiaren bidez zuzenduz, hain zuen ere.