bifenilo polikloratu
- 1. Kim.
- sin. poliklorobifenilo, PCB
Bi fenilo-eraztun eta horien hidrogenoak ordezkatuz bi eta hamar bitarteko kloro-atomo dituen konposatu organokloratua. Egonkorrak dira eta dielektriko onak (transformadoreetan erabiltzen zen olio mineral bat egiteko erabili izan dira). Oso iraunkorrak dira naturan eta elikatze-sarean metatu egiten dira. Toxikoak dira, bizidun askorentzat hilgarri (arrain eta ornogabeak) eta pertsonen hainbat asalduren sortzaile (dermatitisa, gibel-arazoak eta abar). Kartzinogenoak ere badirela uste da. Nazioartean 2010 urterako PCBak debekatu eta desagerrarazteko helburua ezarria dago.