biderketa
- 1. Mat.
Multzo bateko elementu-bikote bakoitzari multzoko beste elementu bat (biderkadura) esleitzen dion eragiketa. Biderketa oinarrizkoena zenbaki arruntena da (zenbaki bat beste zenbaki batek adierazitako adina aldiz bere buruarekin batzea), baina zatiki, bektore, polinomio, ekuazio eta abarretan ere biderketak egin daitezke; bider izeneko × edo · ikurraz adierazten da.