betun
- 1. Kim.
Hidrokarburo-nahaste solido edo likatsua, kolorez marroi edo beltza dena. Naturala izan daiteke, edo petroliotik destilazioz, oxidazioz edo cracking-ez ateratakoa. Gai lurrunkorren ehuneko txikia du. Errepideak egiteko eta iragazgaizteko erabiltzen da batik bat. Betunen artean asfaltoa, mundruna eta argizari mineral naturala daude.