bero-energia

1. Fis.
sin. energia termiko

Bero-forman dagoen edo transmititzen den energia. Gorputz baten barne-energia zinetikoa da, bere atomo edo molekulen biratze- eta bibrazio-higiduren ondorio dena. Energia-ekoizpenaren ikuspegitik, bero-moduan dagoen edo lortzen den energia da, hainbat erabilera izan ditzakeena: zuzenean erabili edo, bestela, metatu egin daiteke (berokuntzan); beste energia-mota batean transforma daiteke (adibidez, energia mekaniko bihurtzen da motorretan eta energia elektriko turbina-sorgailu sistemetan); jadanik lana egiteko baliagarria ez denean, ingurunera askatu ohi da (hondar-beroa). Energia erabilgarria ekoizteko prozesu askotan bero-energia bitarteko izaten da. Esate baterako, fisio nuklearrean, erregaien errekuntzan edo eguzki-energia xurgatutakoan bero-energia lortzen da. Salbuespen nagusiak energia hidroelektrikoa, haize-energia, eguzki-energia fotovoltaikoa eta marea-energia dira.