bereizmen

1. Inform./Telekom.

Sistema batek (ordenagailu-pantailak, instrumentu optikoek eta abarrek) irudi baten puntuak bereizteko eta irudikatzeko duen doitasuna. Bereizmena adierazteko, normalean, lerro-kopurua eta lerroko pixel-kopurua zehazten dira; esaterako, ordenagailu-pantailaren XGA bereizmena 1.024 × 768 da. Eskaner eta inprimagailuetan, ostera, hazbete linealeko pixel-kopurua erabili ohi da (ingelesez, dots per inch edo dpi).

Askotan, definizio-ren sinonimotzat erabiltzen da