belaunaldi
- 1. Bot.
Landare baten bizi-zikloan ager daitezkeen bi edo forma gehiagotako bakoitza, ugaltze-zelula mota batetik hasi eta beste batean amaitzen dena.
Landare baten bizi-zikloan ager daitezkeen bi edo forma gehiagotako bakoitza, ugaltze-zelula mota batetik hasi eta beste batean amaitzen dena.
Oinarrizko partikulen artean bereizi ohi diren hiru multzoetako bakoitza. Familia batetik bestera, masa soilik aldatzen da, gainerako ezaugarriak (zenbaki kuantikoak, interakzioak...) berdinak dira. Lehen belaunalditik hasita, masa handituz doa. Esaterako, elektroia, muoia eta tau partikula, hurrenez hurren, lehen, bigarren eta hirugarren belaunaldikoak dira, eta masa da haien arteko alde bakarra. Materia osatzen duten partikulak lehen belaunaldikoak dira (elektroia, neutrinoa, eta protoiaren zein neutroiaren osagai diren u eta d quarkak).
Zenbait teknikatan, tresna baten eboluzioa edo garapena adierazten duen maila, hau da, produktu baten ondoz ondoko bertsioak bereizten dituen kategoria. Eskuarki, produktua ekoizteko erabilitako teknologia-hobekuntza batek eragiten du produktuaren belaunaldi-aldaketa. Adibidez, Internetera konektatzeko aukera ematen duten telefono mugikorrak hirugarren belaunaldiko telefonia mugikorrari dagozkio.