belarri-belar
- 1. Bot.
- sin. teila-belar, teilatu-belar
Krasulazeoen familiako Sedum generoko landare belarkaren izen arrunta. Oso desberdinak dira baina, oro har, zurtoinak mamitsuak edo zurezkoak dituzte, hostoak txandakatuak eta mamitsuak, eta loreak zuriak edo horiak eta zimetan elkartutakoak. Gehienak Ipar hemisferioan hazten dira.