bektore-espazio
- 1. Mat.
Bi multzoz, beren eragiketekin, osatutako egitura matematikoa, non lehena talde abeldarra den eta bere elementuei bektore deritzen, eta bigarrena gorputza den eta bere elementuei eskalar deritzen. Horrez gain, bi multzorekin kanpo-eragiketa bat definitzen da, zeinak bektore eskalar bikote bakoitzari bien arteko biderkadura den bektorea egokitzen dien. Eragiketa hori banakorra da bi multzoen eragiketekiko eta elkarkorra da eskalarren arteko eragiketarekin.