bateria
- 1. Teknol.
Helburu bererako taldekatutako makina, aparatu, pieza eta abarren multzoa, beren efektuak batzen dituztenak edo elkarren osagarri direnak. Adibidez, iragazki-bateria, arrabol-bateria eta abar.
Helburu bererako taldekatutako makina, aparatu, pieza eta abarren multzoa, beren efektuak batzen dituztenak edo elkarren osagarri direnak. Adibidez, iragazki-bateria, arrabol-bateria eta abar.
Era berean antolatutako zenbait metagailu, pila, kondentsadore eta abarren multzoa, seriean edo paraleloan konektatua. Bereziki, ibilgailuak energia elektrikoz hornitzeko erabiltzen den gailua, seriean konektatutako zenbait metagailuz osatua.
Agortu ondoren berriz karga daitekeen bateria. Hainbat tresnatan erabiltzen dira (esaterako, telefono mugikorretan). Kargatzeko, bateria-kargagailua erabiltzen da.