basoilar

1. Zool.

Tetraonidoen familiako hegazti galiformea. Arra emea baino handiagoa da eta 90 cm-raino hazten da. Lumajea gris iluna du eta abaniko-formako isatsa dauka. Emea arrea da eta orban gorrixka dauka bularrean. Konifero-basoetan bizi da (Euskal Herrian Pirinioetan soilik) eta dieta herbiboroa du, animalia txikiak janez osatzen duena. Hainbat arraza ditu eta horietatik batzuk, Pirinioetakoa barne, desagertzeko arriskuan daude.

Basoilarra
Basoilarra