basasagu
- 1. Zool.
Muridoen familiako ugaztun karraskaria, etxe-saguaren tamainakoa. Ilajea arre-horixka du bizkarraldean eta zurixka sabelaldean. Belarriak handiak, eta atzeko hankak oso luzeak dira. Gautarra da eta hazi txiki eta intsektuak jaten ditu.
- la Apodemus sylvaticus
- en wood mouse
- es ratón de campo
- fr mulot sylvestre