barreiatze-bonba

1. Arm.

Bere barnean banako zenbait lehergailu txiki dituen bonba, airetik edo lurretik jaurtitzen dena eta airean altitude batean dagoenean ireki eta lehergailu txikiak inguru batean barreiatzen dituena, gero leher daitezen. Kalte handia eta diskriminatu gabea eragiten duten armak dira, eta maiz lehertu gabe geratzen diren lehergailu txikiek jaurti eta denbora luzera zibilak hil ditzakete.