barreiapen
- 1. Fis.
- sin. barreiadura, difusio
Magnitude baten (kontzentrazio, tenperatura, presio eta abarren) gradienteak eraginda, gas, likido zein solidoen partikulak (atomoak, molekulak, ioiak, zatiki esekiak...) berez higitzea. Barreiaduraren eragilea partikulen ausazko higidura da, bero-energiarekin lotuta dagoena. Disoluzio eta nahasteetan, partikulak kontzentrazio handiko gunetik txikikora higitzen dira, kontzentrazioa berdindu arte.