barne-belarri

1. Anat./Zool.

Entzumen-aparatuaren barne-egitura konplexua; lotura zuzena du nerbio akustikoarekin, eta soinu-bibrazioak jasotzen ditu erdiko belarritik. Bi atal ditu: hezurrezko labirintoa eta mintzezko labirintoa. Bere barnean hartzen ditu: oreka-organoa (utrikulua, zakutoa eta kanal erdizirkularrak), eta entzumen-aparatua (barakuilu edo kokleaz eratua eta Cortiren organoko entzumen-zelula ziliodunak dituena).