bario

1. Kim.

Zenbaki atomikoa 56 duen elementu kimikoa. Metal lurralkalino, zuri, distiratsu eta oso erreaktiboa da. Naturan konbinaturik dago beti, sulfato- eta karbonato-egoeran. Barioa eta haren deribatuak industria-prozesu eta -produktu askotan erabiltzen dira. Irensten direnean, bario-gatzak oso toxikoak dira (bario sulfatoa, ordea, disolbaezina da, eta, hori dela bide, ez du eragin larririk; digestio-hodiaren erradiografiak egiteko erabiltzen da, kontrastea handitzen duelako).

Barioa
Barioa