banda-zabalera
- 1. Elektron.
Seinale baten potentzia-erdiko puntuen arteko maiztasun-bandaren zabalera. Hertzetan neurtzen da, eta iragazki baten, komunikazio-kanal baten edo seinale-espektro baten maiztasun-banda adieraz dezake.

Telekomunikazioetan, datuen transmisioan erabil daitekeen maiztasun handienaren eta txikienaren arteko diferentzia, komunikazio analogikoan hertzetan (ziklo/s) eta digitalean bit/s-tan edo byte/s-tan neurtu ohi dena. Banda-zabalerarekin batera, transmisio-abiadura ere handitu egiten da.