banaketa
- 1. Autom.
Lau aldiko motorretan, zilindroetako balbulen irekitzea eta ixtea kontrolatzeko sistema, nahastea zilindroan sartzea eta errekuntza-gasak bertatik ateratzea behar bezala erregulatzen dituena. Osagai nagusiak hauek dira: birabarkia, piñoiak, banaketa-uhala edo katea, espeka-ardatza, takeak, balantzinak eta balbulak.
- en timing
- es distribución
- fr distribution
- 2. Estat.
Ezaugarri edo kategoria baten balioen eta haien maiztasunen arteko erlazioa.
- en distribution
- es distribución
- fr distribution
- 3. Estat.
- sin. maiztasun-banaketa, banaketa estatistiko
Datu gordinen tabulaziotik lortzen den banaketa. Datu-multzoa hainbat klasetan banatzen da nolabait, eta klase bakoitzari zenbat behaketa dagozkion, edo behaketa guztien zer frakzio dagokion, kontatzen da. Histograma baten nahiz barra-diagrama baten bidez adierazten da grafikoki.