banagailu
Delko terminoa honelako lehen pizte-sistema fabrikatu zuen Delco Electronics Corporation enpresaren izenetik dator (Delco delakoa aurreragoko Dayton Engineering Laboratories Co.-ren akronimoa da).
Zirkuitu pneumatiko edo hidraulikoetan, fluidoa igarotzeko bide bat edo bide bat baino gehiago ixteko eta irekitzeko mekanismoa, zirkuituan dagoen presioaren mende ez dagoena. Zilindro-pistoi mekanismoa izaten da.
Mekanismo laguntzailea, makina baten higidurak birarazten duen ardatz batez eta hari atxikitako zenbait espekaz osatua. Espekek, ondo ondo, zenbait kontakturi eragiten diete biratzean. Zenbait higidura eta efektu nahi den ordenan gertatzeko erabiltzen da. Banagailua zenbait mekanismoren higidura koordinatu eta gobernatzeko erabiltzen da.